XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN ESKENA 1. Epaiketa.

(Epaitegia ikusten da eskenatokian. ATSO bat azaltzen da publikoaren artean).

ATSOA: Barkatu, hau da 12. aretoa? (RAVELLIri) Gazte, hau da hamabigarren aretoa?.

RAVELLI: Bai, jakingo ez dut ba! Lehenengo aldia da etortzen naizena!.

ATSOA: Ez duzu jakingo non dagoen saltxitxeroa, ezta?.

RAVELLI: Saltxitxeroa? Astindu egin zuten gizajo hori? Bai, nire jefearen bezeroa da. Begira, hortxe duzu!.

ATSOA: Klaus Hofmann Junior! Nola utzi zaituzten! Baina ez larritu, nik den dena ikusi nuen eta merezi duten zigorra jasoko dute.

Ze triste gauden orain zure saltxitxa posturik gabe!.

Begira, auzotegiko guztien artean kapelatxo hau erosi dizugu, bestea oso zaharturik zegoen eta.

Ai, ene! Ganberro halakoak!.

RAVELLI: (Bitartean juradoko partaideei) Zuek badakizue zer egin behar duzuen.

Arreta handiz entzun dena, eta gero nire jefeak eskatzen duenari oneritzi baina horretaz neu arduratuko naiz. (Guztiei).